Skip to main content

ARGITALPENAK

Altza denboraren joan-etorrian

Ilustrazioak: Iñaki Martiarena “Mattin”
Testuak: Altzako Historia Mintegia
Musikariak: Beñat Ralla (marinba) eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldea
Musika: Iñauteriko polka (Jose Antonio Santesteban)
Errealizazioa eta edizioa: Altzako Historia Mintegia (2016)

Altza denboraren joan-etorrian, Aurkezpena

Irudiz eta hitzez osatutako liburu hau gure historia ezagutzeko beste modu bat izatea nahi genuen. Hogeita hamar urtetan arakatzen eta ikertzen ibili ondoren beharrezkoa ikusten genuen laburpen bat egitea, denboraren joan-etorrian gertatutakoarekin fidela, baina aldi berean, bizitza bezain bizia.

Asmo hau hezurmamitzea ezinezkoa litzateke lagun talde bat ez bagina astero topatuko, Angel, Antxon, Inigo, Jon eta Maribel, eta Mattinen sormena eta irudimena ondoan edukiko. Juancar eta Koldo, gainera, kontakizun honentzako hitz egokienak bilatzen lagundu dute. Mila esker. Eta, jakina, liburu honen atzean urteetako lagun askoren lana eta babesa dago. AHMko kideei eta gainontzeko bidelagunei, mila eta bat esker, bihotz-bihotzez, pozgarria eta kuttuna izan baita bide hau elkarrekin egitea.

PDF formatoan jaitsiCalameon irakurri