Altzako mapa

Altzako Mapa Azala
Altzako mapa 1
Altzako mapa 2

Urteetan Altzako geografia Donostiako mapetatik kanpo geratu da. Hau honela izan da gutxienez 1990. urtera arte, Altzako mapa hau egin zen urtera arte. Behar genuen Altzako mapa osatu bat eta horretan ahalegindu ginen: ahal ziren toponimo gehienak bildu, kale-izendegi ofiziala, kaleak eta bideak, eta abar. Jakina, mapan Altzaren lurralde oso sartu nahi genuen.

Altzako mapa hiru osagai ditu karpeta batean bildurik. Alde batetik mapa bera, 1:10.000 eskalan. Beste aldetik, auzoak eta bere kaleak biltzen dituen planoa, 1:2.500 eskalan. Eta, azkenik, koadernotxo batean bildurik, Altzako toponimo guztien zerrenda, kokapena eta ezaugarriak eskainiz.

Informazio-iturri nagusiak Diputazioaren kartografia, eta Aranzadi Zientzien Elkartea batetik eta Donostiako Udalak bestetik bildutako toponimia izan dira.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607