Artiga 2

La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII
Roquero Ussia, Mª Rosario

Nolakoak ziren haien arteko harremanak? Zernolako sentimenduak izaten zituzten jaiotza, ezkontza edo heriotzaren aurrean? Garai hartako altzatarren sentimenduak, nahiak, kezkak eta ideiak ezagutzen eta, bide batez, haien ohiturak eta errituak gainbegiratzen saiatuko gara ikerlan honetan.

Besteren artean, aztertuko dugu, nola famili gutxi batzuek zuzenduriko Altzako Udalak auzoko interesak, batez ere sagardo ekoizpena, defenditzen zituen, nolakoak  ziren  altzatarren  lanaldiak  eta  astialdiak  baserrian  oinarritutako  gizarte  hartan; Eliz-gobernuaren gorabeherak eta  abar. Atal bat  eskaini zaio emakumeari, zeinak, gogorki lan egin arren, ez baitzuen partehartzerik gizarte hartako erabakietan (eliz kontuetan eta batez ere hileta elizkizuneetan izan ezik). Aipamen berezia egin zaio Maria Teresa Nicolasa de Larrachao emakume kementsuari, zeinen garai hartarako ezohiko ausartak merezi baitu.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607