Artiga 6

Altza XIX. mendeko kroniketan
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

Kronika sorta hau XIX. mendearen azken laurdenari dagokio, azken karlistadatik mende bukaera arte. Garai hau oso garrantzitsua izan da Altzaren historian, hamarkada horietan Altza udalerri bezala jaio eta lehen urratsak eman baitzituen, urbanizazio eta industrializazio prozesuetan erabat murgildurik.

Urte haietako prentsa, bakoitza bere joera ideologikoren ikuspuntutik, lekukoa eta protagonista izan zen garaiko bizitza politiko, ekonomiko zein sozialean, eta, garai hura dagoeneko Charo Roquero historialariak bilduma honetan bertan aztertu badu ere, “La vida de Altza a través de sus actas municipales” izenburupean, orain, ekarpen hau dela medio, hobeto ezagutzeko moduan gaude.

Kroniketan mota askotako gaiak aurkituko ditugu: militarrak, udal administrazioarekin zerikusirik dauzkatenak, Pasaiako portuaren berpiztea, uraren horniketaren inguruko gorabeherak, argiztatze sistemaren hasierak, Antxoren anexioaren gainekoak, Molinaoko basatzak sortutako osasun arazoak, kultur eta gizarte gaiak, eta, jakina, ohiko gertaeren atala. Kontsultak errazteko asmoz, leku-izenen eta gaien aurkibide bana daude.

Kronika bilduma osoa www.altza.info/hemeroteca helbidean kontsulta daiteke.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607