Estibaus

"aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar..." (Altza, 1390)

Estibaus, edo Estibaos, Altzako familia eta etxe baten izena da, azken mende honetan galdu dena. Altzagainan kokaturik, bere lurretan egiten omen zituzten batzarrak altzatarrek eta bertan eraiki zuten San Martzial eliza, mendeetan altzatarren biltoki erlijiosoa eta soziala izan dena. Estibaus buletinak, zelai hura bezala, topalekua izan nahi du, mintegiaren bazkideena eta gainontzeko altzatarrena ere bai. Hiru hilabetean behin, altzatarrak plazaratzen dira mintegiak egiten duenaren berri emanez, kontu zaharrak berrituz, pasadizoak eta istorioak kontatuz edota iritziak mahai gaineratuz.

Buletinen zerrenda (PDF)

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahm [arroba] altza.net - 649 496 607