Argitalpenak

Argitalpenak

 

  • Altza, Hautsa Kenduz”: Liburu formatua duen aldizkaria, hainbat arlo jorratzen dituena: historia eta gizarte zientziak oro har, literatura, Altzako elkarteen bizitza eta jarduerak, argazki bildumak, eta abar. Aurkezpen ekitaldietan, hitzaldiak edota bestelako emanaldiak eskaintzen dira.
    • I (Casares: 1988, martxoa): Felix ELEJALDEren Altzako historiari buruzko hitzaldia.
    • II (Casares: 1994, abenduan): ITXAROPENA OTXOTEAren musika saioa.
    • III (Casares: 1996, urtarrila). Carlos LARRINAGAren San Markos gotorlekuari buruz hitz egin zuen.
    • IV (Herreako Auzotegia: 1997, ekaina). Juan Mari ARZAK sukaldariaren hitzaldia
    • V (Buenavistako Almacén 4: 1999, ekaina). Juantxo AGIRREk hitzaldi bat ondare artistiko-historikoaren defentsa gaitzat hartuz.
    • VI (Larrotxene - Los Boscos: 2001, urria). Aurkezpen bat euskaraz Larrotxene kultur etxean, Koldo IZAGIRREren hitzaldiarekin, eta beste aurkezpen bat, erdaraz, Boskotarrak elkartean eta Pelegrin GONZALEZen hitzaldiarekin.
    • VII (Bidebieta: 2003, abendua). Jubilatuen etxean; Eduardo Iribarren Bidebietako erretoreak hitzaldia eman zuen auzoaren historiari buruz.
    • VIII (2006, urtarrila). HERRERAKO OTXOTEAk abestu zuen. Buenavista Gerra Zibilan dokumentala.
    • IX (Tomasene: 2007, abendua). AITA SIERRA ABESBATZAren kontzertua. Tomas Paulis argazkilariari omenaldia.
    • X (Tomasene: 2009). Pako Sagarzazu aktoreak protagonizatutako “Pa ti pa siempre” film laburra proiektatzen da.
    • XI (Tomasene: 2011, abendua). Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gomez gaita- jotzaileak hainbat pieza interpretatu zuten.
    • XII (Aterpea Jubilatuen Elkartea: 2013, abendua). “Txuri Urdin bolatokia” bideoaren proiekzioa.
  • Altzako Toponimia Mapa” (1990, martxoa). Udalerriaren mapa eta kale-planoa. Horrez gain koadernotxo bat eskaintzen da toponimo guztien zerrendarekin, zer diren eta non dauden adieraziz.
  • Estibaus: Elkartearen komunikabidea, partehartzeari eta Altzaren bizitza kulturala eta sozialari irekia.
    • Estibaus buletina (1996-2006). Lau orrialdekoa eta hiruhilabetean behin argitaratua. Denera 40 zenbaki argitaratu dira eta bi zenbaki bereziak.
    • Estibaus buletina (2007-2009). Lau zenbaki A5 formatuan, 6 eta 20 orrialde bitartekoak.
    • Estibaus bloga (2008-…): www.estibaus.info
    • Estibausen kanala Youtube-n (2009-2011).
    • Estibaus buletina (2016-…). Lau urtekari A4 formatuan, kolorez, 44-56 orrialde bitartekoak
  • Artiga Bilduma
    • 1 (1996, urria): “Altza, de los cubilares al concejo”, David ZAPRIARIN, Juan Carlos MORA.
    • 2 (1997, azaroa): “La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII”, Mª Rosario ROQUERO USSIA.
    • 3 (2000, martxoa): “Altza herriko familiari buruzko ikerketa etnografikoa”, Alex IBAÑEZ, Itxaso MENDILUZE, Urt ZUBIAURRE, Maider AIERDI.
    • 4 (2001): “Altza: Historia y Patrimonio”, Beatriz Herreras Moratinos
    • 5 (2002): “La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900)”, Mª Rosario ROQUERO USSIA
    • 6 (2008): “Altza en la prensa de siglo XIX”, AHM.
    • 7 (2010): “Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)”, AHM.
  • Egutegiak (1999-...). Bi neurritan, bat A3 tamainakoa, paretan zintzilik jartzeko, eta beste bat txikia poltsikoan eramateko modukoa. 25. urteurrena dela eta mahai gaineko egutegi berezia argitaratu da (2010).
  • Cuaderno de Tere” (Tomasene: 2012, abendua). Teresa Nolasco-ren oroitzapenak, Altzako ceclavinera. 64 pertsona bertaratu ziren eta Extremadurako gastronomia dastatzeko aukera izan genuen.
  • Album altzatarra
    • Album altzatarra (1887-1986)” (1. ed. 2006; 2. ed. 2007). AHM-ren hogeigarren urteurrenaren ospakizuna eta “FOTOGALERIA 2007” muntaiaren proiekzioa.
    • Album altzatarra 1953-1978” (Euskal Giroa Elkartea: 2011, ekaina).
    • Sarroeta Martutene txuri-beltzez” (Etxarriene Kultur Etxea: 2012, urria).
    • Intxaurrondo txuri-beltzean” (Intxaurrondo Kultur Etxea: 2016, iraila).
  • Altza denboraren joan-etorrian” (Larratxo Kultur Etxea: 2016, abendua). Hamabi laminak dira liburuaren ardatz nagusia, garai historikoak bezainbeste, eta, testu laburren laguntzaz, denboran zehar Altzako eremuak ezagutu dituen aldaketak erakutsi nahi ditu. Irudiak Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariak eginak dira. Aurkezpen ekitaldian, Gorka eta Aritz gazteek “Altzagraffitia marraztu zuten. Liburuaren hedapenean bost ikastetxek eta dendarien elkarteak lagundu zuten.

 

 
 
 

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607