Dokumentazio zentroa

Dokumentazio zentroa

 

  • Altzako Tokiko Bilduma
    • Agiritegi Historikoak arakatu eta informazioa bildu (1987-…).
    • Altzako Tokiko Bildumaren I. Katalogoa” (1992, azaroa).
    • Altzako Tokiko Bildumaren II. Katalogoa” (1996, martxoa). Knossys aplikazio informatikoa erabiliz egina. Tokiko Bildumei buruzko hitzaldia Concepció Carreras andereak eskainia.
    • Tokiko Bildumaren kudeaketarako lehen elkarlan hitzarmena Donostia Kultura eta AHM-ren artean (1998).
    • ACCESS aplikazioaren erabilera katalogatzeko eta funtsa dokumentalaren kontsultarako (2000).
    • Dokumentuen digitalizazio lanaren hasiera (2000).
    • Datu basearen egokitzapena web zerbitzari batetik erabili ahal izateko (2006).
    • AHM-ko bazkideei Altzako Dokumentazio Zentroaren (www.altza.info) aurkezpena, Larratxoko Auzo Etxean. (2008, ekaina).
    • Tokiko Bildumaren kudeaketarako hitzarmen berria Donostia Kultura eta AHM-ren artean (2010, urtarrila).
    • Tokiko Bildumaren web orriaren (www.altza.info) aurkezpena Tomasenen. (2010, urria).
    • Altza.info webaren bisitak: 2015. urtean: 118.668.
    • Dokumentu kopurua 2015. urtean: 16.063 datu-basean, 11.940 webean.
    • “Altza” erakusketa Garbera merkatal zentroan (2018, azaroa).
  • Hemeroteka zerbitzua (1997-…). Eguneroko prentsak argitaratutako kroniken bilketa.
  • Fototeka (1986-…):
    • Altza, Hautsa Kenduz” sortan, bereziki “Álbum fotográfico de…” segida.
    • Album altzatarra” bilduma (2006-…).
    • Altzako Tokiko Bilduma” datu-basean gordetakoak.
    • Francisco Armendariz Sarruetako argazkilariaren bilduma (2012).
  • Ondare Industriala: Altzaren ondare industrialaren ezagutaraztea interneten, Google Earth aplikazioaren bitartez (2008).
  • Malobra, Orotariko Hiztegi Altzatarra” (2002-2005): Altzarekin loturiko hitz eta izenen zerrenda bat, kolaboratzaile sorta zabal batek aukeratua eta erredaktatua. Herri Ametsa Ikastolaren aldizkarian lau zatitan argitaratuak.
  • Altza en la prensa del siglo XIX”: Web orri batean (www.altza.info/hemeroteka) Artiga Bilduman argitaratutako izen bereko lana eskaintzen da (2008)
  • La marcha gris” (2005-2011): Pasaiako udalak Altzako hainbat lurralde berenganatzeko egindako saioaren aurka sortutako bloga (altza.blogspot.com), iruzkinak eta dokumentuak bilduz. Epaitegi Gorenak 2011. urtean behin betiko ebaspena eman zuen Pasaiako udalaren nahien aurka.
  • Las ermitas de Bizarain”, www.altza.info/bizarain/ web orria (2008). Angel Calvok bildutako dokumentazioaz osaturik.
  • La ermita de Uba” laermitadeuba.blogspot.com web orria (2008). Angel Calvok bildutako dokumentazioaz osaturik.
  • Altzatarrak Espainiako Gerra Zibilean (2011-…).
  • Altzapedia, www.altza.eus (2012-…). Altza entziklopedia egitasmoa. “Altza, laburbilduz” (1996) eta “Malobra. Orotariko Hiztegi Altzatarra” (2002- 2005) aurrekaritzat hartuz, entziklopediaren lehen urratsak 2012an ematen dira, webgunea barruko lan tresnatzat sortuz eta AHMren argitalpenetan jasotako datuen hustuketa eginez (gaiak, lekuak, eta pertsonak). 2016an Altzapedia publikoa egiten da.
  • Elkartearen agiritegia (2016-…). AHMren dokumentuak jaso, sailkatu eta katalogatu.
 
 

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607