Ibilaldiak

Ibilaldiak

 

  • Ibilbide historikoa” (martxoa, 1989).
  • Ibilaldia Altzako mugarrietan zehar (1995-1998).
  • Auditz-Akular, hamalau baietz” ibilaldia, Korrika Kulturala egitarauaren barnean (martxoa, 2003).
  • Hainbat txango urtean zehar, horietako batzuk Aranzadik y Amigos de Aranzadi elkarteak antolaturik (1996-2009).
  • Ibilaldiak Altzan zehar Euskal Jaiak egitarauaren barnean (1996-1999).
  • Gipuzkoa eta Nafarroako Erdi Aroko gazteluak ezagutzeko txangoak (1998-2009).
  • Altzatik abiatutako ibilbideak”, Donostia Kulturarekin “Plus 55” egitarauaren barnean antolatutako txango egitaraua, urtean bederatzi bat ibilaldi (2007-...).
  • 25. urteurrena:
    • Almadien eguna Burgin (2011, apirila).
    • Poza de la Sal (2011, ekaina).
  • AltzaNatura (ikusi atala).
  • Uliako Interpretazio Zentroarekin batera:
    • “Ulia bidez bide” (2013, iraila), Mikel Ubillosen eskutik.
    • “Mendiola” (2014, iraila), Mikel Ubillosen eskutik.
    • “Guardaplata-Platako itsasargia” (2015, urria).
  • Wikilock web gunean kontua irekitzen ibilbideak eskaintzeko (2013-…).
  • Janen Ibilaldiak” (2014, maiatza): nazioarteko ekitaldia, Donostiako Impact Hub kolektiboarekin eta beste zenbait altzatar elkarteekin batera antolaturik Altzan barrena egindako ibilaldia.
  • Garbera (2016, maiatza). Garbera merkatal zentroarekin batera eta Mikel Ubillosen eskutik.
  • Bide ugari Bidebietan / Bidebieta, cruce de caminos (2017, maiatza). Kontadores Gazte Zentroarekin batera antolatuta, paseo bat Bidebietan zehar 24 interesgunetan geldituz, aspaldiko historia eta istorioak protagonistekin eta adituekin partekatuz.
  • Mutriku (2017, urria). Mutriku eta herriko inguruen bisita, Javi Castro-ren eskutik.
  • La Asunción-Miracruz Ikastetxea (2018, apirila). Mirakruz Gainako La Asunción komentu eta ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera izan genuen mojen eskutik. Bisitan hogeita hamar lagun parte hartu zuten eta lau orrialdeko foileto bat banatu zen komentuaren une historiko nagusiak laburbilduz. Kontadores Gaztelekuko argazkilaritza tailerreko partaide talde batek ere parte hartu zuen bisitan, eraikinaren argazki-erreportajea eginez
  • Altzabasoa (2018, maiatza): Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik, Marko Sierrak gidatuta. Hemezortzi lagun parte hartu zuten eta, natur balioaz gain, mugarri guztiak bisitatu ziren.
  • Txingurri hor dago!/Destapando Txingurri” (2018, ekaina). Cristina-enea Fundazioarekin elkar lanean, paseo bat Txingurri errekaren antzinako ibilguan zehar. Bizilagunen bizipenetik abiatuz eta dokumentazioa erabiliz, errekaren inguruan bizitutako historia partekatzea eta baita saneamenduaren problematikaren inguruan hausnarketa bat egitea izan dira helburuak.
  • Deba (2018, urria). Deba eta herriko inguruen bisita, Javi Castro-ren eskutik. Bisitan Itziarko eliza, Lastur auzoa, Ugarteberri kobazuloa, Arbizkoako errekaren antzinako ibilgua, erroten eta burdinolen hainbat aztarnak, Sasiola aldea eta Urozagako iturria eta zubia ere bai. Amaitzeko, Debako Erdi Aroko hirigunearen bisita ere egin genuen. Txangoan hamasei lagunek parte hartu zuten.

 

 
 

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2023) - ahmaltza.net - 649 496 607