Kontzertuak

Kontzertuak

 

  • Casares Kultur Etxearen eta AHMren XX. urteurrena (2006, abendua): Aita Sierra Abesbatza, Tomasene kultur etxean.
  • Altzak soinu, Altzak doinu” I. kontzertua (2011, azaroa): AHMren omenez, azaroaren 18an, San Martzial elizan. Jose Antonio eta Lazaro Altuna anaien ideia izan zen eta kontzertua gauzatzeaz arduratu ziren. Jose Ignazio Ansorenak prestatu zuen programa. Denera 100 lagun pasa ziren eskenatokitik, abeslari eta musikarien artean. Joan Mari Irigoienek kontzertuaren izenburua asmatu zuen eta Imanol Irigoienek kartela. Ansorenak danborrada pieza bat idatzi zuen egun horretarako, “Altzatarrak” izenburukoa, eta partitura Altzatarra elkartearen esku utzi zuen. Antxon Alfarok DVD bat editatu zuen kontzertuarekin. Sekulako kontzertua izan zen. Altzatarrek bete zuten eliza. Kontzertu osoa zirraragarria izan zen eta oihartzun sakona utzi zuen bildu zirenen artean.
  • Kontzertua (2012, ekaina): San Martzial elizan, Aita Sierra Abesbatza eta Illumbe Akordeoi Orkestra.
  • “Altzak soinu, Altzak doinu” II. kontzertua (2012, abendua): Pasaia Musikaleko kantu ikasleen eta Orereta Abesbatza. Lazaro Altunak bere gain hartu zuen kontzertuen koordinaketa lana. Antxon Alfarok kontzertu bakoitzaren grabaketa, montaketa eta DVDn edizioa egin zuen.
  • Kontzertua (2013, ekaina): Pako Laskonateguyri eskainitako omenaldia, San Luis elizan, Aita Sierra Abesbatza eta Donostiako Txistularien udal bandarekin. Antxon Alfarok DVDa editatu du.
  • “Altzak soinu, Altzak doinu” III. kontzertua (2013, abendua): San Martzial elizan, Landarbaso Abesbatza. Lazaro Altunak koordinatu du eta Antxon Alfarok grabatu eta DVDa editatu du.

 

 

 

 
 

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607