Kultur asteak eta erakusketak

Kultur asteak eta erakusketak

 

  • Altzako Kultur Astea” (1986, urriak 20-25): Hitzaldiak: Félix Elejalde (“Historia de Altza”), Joxe Erauskin (“Txirrita Gazteluenen”), Antonio Cañamero (“Evolución de la población y urbanización de Altza”) eta Santi González (“Urbanismo en Altza”); hirigintzari buruzko diapositiba emanaldia, Mikel Ubillos-ek eskainia; Altzako baserrietan erabilitako objektuen eta argazkien erakusketa; Sanchís & Jocano-ren kontzertua; jaialdia, lehiaketa, jokuak, kaleko emanaldiak, erromeria eta afaria, Boskotarrak eta Altzatarra elkarteetako otxoteekin eta, Barandiaran eta Mitxelena bertsolariekin.
  • Altzako atzeranzko Argazkien Erakusketa” (1987, abendua-urtarrila).
  • Altza: Historiaz jabetuz (1390-1940)” (1990, abendua). Mahai inguruak desanexioei buruz, bata deanexionatutako herrien parte hartzearekin (Lasarte, Erandio eta Astigarraga), eta bestea Donostiako udaletxeko ordezkari politikoekin; Josu Tellabideren hitzaldia Altzako Toponimiaz; diapositiba emanaldia; ibilaldia; musika saioa; Kartel eta argazki lehiaketak.
  • Herrerako Historia Argazkitan” (1994, ekaina). Andoni Kortajarena-ren hitzaldia eskaini zen, Herrerako historiari buruz.
  • Casares Kultur Etxearen eta AHM-ren 10. urteurrena ospatzeko, “Altzako Historia Grafikoa” erakusketa eta David ZAPIRAIN historialariaren “Altza: nacimiento de una identidad” hitzaldia eskaini ziren (1996. urria).
  • Altzako beste elkarteekin batera:
    • Altzako Euskal Jaiak:
      • Baserriz-baserri” (1996, otsaila). Baserrien kartelak informazioarekin ipini ziren.
      • Ibilaldia Altzan barrena” (1997, martxoa). Ibilaldia udaletxetik Kutarro mendiraino. Fitxak Estibausen argitaratu ziren.
      • Ibilaldi geologikoa” (1998, otsaila). Ibilaldia Sarruetan barrena izan zen eta informazio orria argitaratu zen.
      • Altza urbanoaren historia berria” (1999, martxoa). Ibilbidean hainbat geldiune eta elkarrizketak egin ziren (Altzagaina, Larratxo, Herrera, Erroteta), hiri eraldaketaren lekukoak.
      • Artiga 3 liburuxkaren aurkezpena San Martzial Zaharren Egoitzan (2000, martxoa).
    • Altzatarren eguna (2000, azaroa):
      • Altzako mugei buruzko bideo baten gidoia, “Un paseo por las mugas de Altza
      • I. Argazki Lehiaketa
      • Altzako mapa txikia
    • Txokolartearen “Paisaia Horizontalak” proiektuaren barruan, ekintza bat egin zen Harria parkearen espaloietan. Egin ziren grabatuak Altza, Hautsa Kenduz” argitalpenaren laguntzaileen artean banatu zen (2001, azaroa).
    • Ayer, hoy y mañana de Herrera” hitzaldia, Herrera Herri Ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizunen barnean (2002, otsaila).
    • Bidebieta, 25 urte” (2003, abendua): argazki erakusketa, Bidebietako Dorreak auzo elkartearekin batera.
    • Bidebieta 2016” erakusketa, (Cristina-enea, 2009, azaroa): Arkitektoen Elkargoak antolatua.
  • II. Argazki Lehiaketa” (2002), “Altzako jaiak” gaiaren inguruan.
  • Aspaldian berri (1917-1986)” argazki erakusketa (2006, abendua).
  • AltzaNatura eta Ganbara Bildumaren erakusketak dagokien atalean agertzen dira.

 

 

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607