Tokiko historia taldeen topaketa
- “Tokiko Historia Gipuzkoan. Iniciativas personales y colectivas de Historia Local en Gipuzkoa” topaketa, Tomasene Kultur Etxean egin zen (2011, azaroa). Parte hartu zuten: Albaola Itsas Kultur Erakundea (Pasaia), Bixi-Bixi Elkartea (Pasai Donibane), Gorga Historia Mintegia (Añorga), Antxotarrok Historia Mintegia (Pasai Antxo), Fato Cultural Galego Castelao (Pasaia), Burdina Taldea (Andoain), Deba Kultur Elkartea, eta bere kontu, Balbino Garcia Albizu (Ameskoak) eta Xabier Cabezón (Leitzaran). Deba Kultur Elkarteko Javi Castrok Gipuzkoako elkarterik zaharrenaren azalpen bat egin zuen. Landutako gaiak hauek izan ziren: Ondarea; Dokumentazioa; Hedapena, Komunikazioa eta Parte Hartzea. Topaketan zehar landutako egitarauaren xehetasunak eta ondorioak blog batean tokikotaldeak.blogspot.com) bilduak geratu ziren.