Sua (14)

{module Ganbara_sua|none}


1940-50eko eta lehenagoko etxeetan, janaria prestatu ahal izateko, egunero, “txapa” deituriko sukalde ekonomikoa piztu beharra zegoen. Sukalde horiek egurra edo ikatza erabiltzen zuten. Ez zegoen mikrouhinik ez eta bitrozeramikazko sukalderik. Pribilegiatu bakarrak zuten gasezko sukaldeak erabiltzeko aukera. Gas horri “gas ciudad” deitzen zitzaion, hiri nagusiek soilik zituzten fabrika batzuetan sortzen zelako.

Sukalde ekonomikoa pizteak, denbora dezente darama, eta horrek eragin zuen sua azkarrago egiten zuten su txikiak sortzea. Su txiki horiek gosariak eta orduz kanpoko janariak prestatzeko erabili ziren hasieran. Hortik etorri ziren alkoholezko su txikiak eta geroago elektrikoak. Berotzeko burruntzali elektriko txikiak ere azaldu ziren.

Sua, eguneroko janaria prestatzeaz gain, etxeko beste zeregin batzuetarako ere erabiltzen da. Hain zuzen, etxea berotzeko, pertsonak garbitzeko ura berotzeko, eta baita ere arropa lisatzeko lisaburdinak berotzeko.

Azken lan hau oso garrantzitsua izango da. Lisaburdina txikienak sukaldeko txapan berotuko dira eta beste lisaburdina handiago batzuk txingarrak gordeko dituzte barnean. Azkeneko hauei tximini bat ezartzen zaie keak ahal den gutxiena oztopa dezan lisatzen duen pertsona.

Diseinu eta era industrialean egingo diren objektu guzti hauen sorrerak, XX mendearen erdialdean etxeko lanak egiteko erraztasun nabarmena ekarriko dute.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607