Etxea (4)

{module Ganbara_etxea|none}


Betidanik izan dira gure etxeetan gelen eta etxearen beraren apaingarri izatea beste erabilerarik izan ez duten tresnak. Hala ere, apaingarri horien artean badira zenbait tresna benetan erabilgarri direnak, eta garaian garaiko erara ikusgarriro apainduak izan direnak. Koadroak, ispiluak, lorontziak, pitxarrak, altzariak... etxe bakoitzari bere xarma berezi hori eskaintzen dioten tresna ederrak dira.

Argazkigintza asmatzearekin batera, bertakoen erretratuak etxeen apaingarri bilakatzen hasten dira. Herriko profesional ezagunen estudioetan eginak dira, eta gai jakin batzuk lantzen dituzte: ezkontza-argazkiak, jaunartzekoak, gurasoenak... Guztiak daude gaiari lotutako eszenategi batean kokatuak, apaingarritarako euskarri, pitxar, palmondo eta abarrekin. Arlo honetan ere, sortzen dituen produktu berrien bidez aldaketa handiak egiteko aukera ematen du industriak, kasu honetan argazki-kamerekin, pinturaz kanpoko beste erretratuei bidea irekiz.

Aipatzekoa da ere erlijio-gaiko apaingarrien agerpena etxeetan, Ganbara ko beste atal batean azaltzen duguna.
Urteak aurrera joan ahala, eskulangileek egindako tresnak bazterrean geratzen joan dira etxeetan, industriak sortutakoen mesedetan. Hala ere, apaingarrien arlo honetan ez da guztiz hala gertatu eta biek iraun dute. Ganbara bildumaren izpirituari jarraiki, hemen erakusten ditugu diseinu eta sorkuntza industrialak dutenak soilik.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607