Skip to main content

Ganbara

Etxeko erabilpen eta jatorri industriala duten aspaldiko objektuen katalogoa

Gure etxeetako bizitzaren erosotasunean bizi izatearen poderioz estimatzen ez ditugun gauzekin inguratuta gaude. Etxetresna elektriko handi eta txikiak, irudiko eta soinuko ekipamenduak, ikasketako metodoak, laneko eta komunikazioko baliabideak, haurren jokoak eta abar… gurekin elkarrekin bizi dira eta nola izango litzatekeen gure bizitza gauza guzti horiek gabe. Hala ere gauza hauek guztiak ez ziren agertu bat- batean, baizik eta bilakaera iraunkorreko produktua izango dira.

Ganbara bildumak erakutsi nahi du gutxienez Altza-ko etxeetan eta bere ingurunean zein bilakaera izan duten baina baita ere industriak gure bizitzetan egiten duen paper garrantzitsua nabarmenduz. Ganbara bidez XX mendean zeharreko etxeetan egon diren objektu diseinuen bilakaera ikus dezakegu. Erakusketa birtual honek Ganbara bildumako eta Altzako Historia Mintegia-ren jabetzan erabilitako objektuen fabrikazioan egin diren ezaugarri nagusiak jasotzen ditu.

Ganbara, etxe-erabilerako eta jatorri industrialeko objektu zaharreko bilduma bat da. Bilduma hau, funtsean , batez ere ekarpenez elikatzen da; horregatik objektuak usteko prest daudenak gurekin harremanetan jar daitezen animatzen dugu.

LIBURUA

GANBARA BILDUMA
Altzako etxe batera bidaia 60ko hamarkadan

Ganbara taldea | Aranzadi Etnografia Bilduma

ESKERRAK

Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Altzako Historia Mintegiko kideen partez gure eskerrik beroenak Ganbara Bilduma sortu, elikatu, mantendu eta gordetzen lagundu duten kide guztiei, batez ere beren objektuak dohaintzan eman dituztenei: Angel Aranceta, Ángel Calvo, Antxon Alfaro, Buenechea y Hernando, Elena Arrieta, Elisa Garralda, Estibalitz Alberdi, Estrelli de la Cruz, Francisco Lasa, Iñaki Zarranz, Iñigo García, Jaime Albillos, Javi Castro, Javier Cantera, Jesús Mutilva, Joaquín Garrido, Jon Serrano, José Luis Pérez Egea, José María Cendoya, Juanjo Serrano, M. L. Fernández, Martín Barrena, Mikel Vergara, Miren Koro Cantera, Peluquería Urbans, Pilar Lázaro, Regina Fernández, Mikel Legorburu, Anixeta Jatetxea, Rose Marie Stinus, Santi Orbegozo, Tomás Paulis.

Modu berean, eskerrak Aranzadiko Bidebietako Etnografia Laborategian Ganbara bildumarekin lanean jardun duten Lierni Urkizu, Amaia Hernandez, Aintzane Cortajarena eta Luzia Salamanca EHUko Antropologia Graduko ikasleei. Argitalpen honekin bereziki gogoratu nahi ditugu bidean joan zaizkigun Javier Cantera eta Angel Calvo lagun minak, haien esfortzua gabe Ganbara ez litzatekeelako Aranzadira iritsiko, ezta liburu hau sortuko ere. Liburu hau zuengatik eta zuentzat.

EZAUGARRIAK

89 orrialde.

Editoreak : Maite Errarte Zurutuza, Suberri Matelo Mitxelena.
Testu-egileak: Altzako Historia Mintegia, Juantxo Agirre Mauleon, Javier Cantera
Depetris, Aintzane Cortajarena Alejos, Maite Errarte Zurutuza,
Suberri Matelo Mitxelena, Luzia Salamanca Regulez.
Aranzadi Etnografia Bildumaren Zuzendaria: Fermin Leizaola Calvo
Edizioaren koordinazioa: Juantxo Agirre-Mauleon
Maketazioa: Didart
Inprimategia: Gráficas Iratxe
Aranzadi Etnografia Bilduma: 04
L.G. D 01002-2023
ISBN 978-84-17713-90-4
ISSN 2660-5864
Laguntzaileak: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia