Alfonso Cañamero Caro

Alfonso Cañamero Caro

Miajadas-en (Cáceres) jaio zen 1927an, nekazari familia batean. Haren gurasoak Ana eta Antonio ziren. Aita Partido Socialistako kidea zen eta Gerra Zibilean fusilatu zuten. Lau anai-arreba izan dira. Lanean 8 urterekin hasi zen. 1956an Euskal Herrira lanera etortzea erabaki zuen. Urtebete egin baino lehen Miajadasera itzuliko zen berriro eta 1960ko urtarrilean etorri zen behin betiko Altzara. 1964an Filomena Simón Bautistarekin ezkondu eta Santa Barbara auzoan bizitzen jarri ziren, bertan bizi izan baitira gaur egun arte. Seme bat eta alaba bat dituzte.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2023) - ahmaltza.net - 649 496 607