Dionisio Etxauri Garatea

Dionisio Etxauri Garatea

1917an jaio zen, Ukarren (Nafarroa), 14 anai-arrebako familia batean. 1932an, 15 urte zituela, Herrerara etorri zen, eta anaia bat bizi zen bertan. Gerra Zibilean parte hartu zuen alderdi errepublikanoan. Atxilotu ondoren, langileen batailoi batera bidali zuten. Behin askatasuna berreskuratuta Pakita Saldiasekin ezkondu zen Trintxerpera bizitzera joanez. 1940an, Buenavista auzoan ile-apaintzaile lanetan hasi zen, eta bertan egon zen erretiroa hartu zuen arte. Bere seme Fernandok ile-apaindegiarekin jarraitu du. 2009an hil zen.

Fitxa teknikoa

Data: 2006/07/22
Lekua: Altza
Iraupena: 0:27:05
Hizkuntza: Gaztelania
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Urtzi Alfaro
Soinua: Urtzi Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607