Luis de la Torre Fernández

Luis de la Torre Fernández

Villacarrillo-n (Jaén) jaio zen 1927an. María eta Diego gurasoek 5 seme-alaba izan zituzten. 9 urte zituela aita hil zitzaion, eta horrek landan lanean hastera behartu zuen. 1950ean, Altzan bizi zen osaba batek berarekin bizitzera etortzeko konbentzitu zuen. 1952ko irailaren 8an Villacarrillo Juana Bravo Herrerarekin ezkondu zen. Bikotea Azkuene auzora etortzen da bizitzera, eta abenduan Yarza Etxera (Altzako kaskoa) joaten dira bizitzera. Lau seme-alaba izan zituzten. 70eko hamarkadaren amaieran Elizasu kalean pisu bat erosi zuten eta bertan bizi izan zen 2006. urtean hil zen arte.

AHM-Altzako Historia Mintegia (1996-2019) - ahmaltza.net - 649 496 607