Jose Luis Arozamena Irazoki
Donostian jaio zen 1931. urtean. Etxarri-Aranazko Bittori Goena Garziandiarekin ezkondu ondoren, Altzara etorri zen bizitzera 1960an. Iritsi zen lehen unetik, auzoaren bizi-baldintzen hobekuntzan oso inplikatuta egon zen. Franco hil ondoren, hainbat auzo- eta gizarte-mugimendutan parte hartzen jarraitu zuen, hala nola Altzako lehen auzo-elkartean, nuklearren aurkako mugimenduan edo amnistiaren aldeko taldeetan. Ordezkari sindikala eta LAB sindikatuko afiliatua izan zen. Larratxoko Txalaka Elkarteko lehendakaria eta sortzailea ere izan zen.

