Skip to main content

ARGITALPENAK

Artiga bilduma

Artiga 7 (2010)

Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

Liburu hau Altzatik euskaraz idatzitako kroniken bilduma da. Euskarazko kazetaritzaren sorrera berantiarra izan zen, eta bizitza laburra, 1936. urteko Gerra Zibilak bortizki eten egin baitzuen bere bidea. Euskal Herrian ez bezala, Altzan euskarazko kronikak abertzaleek soilik idatzi zituzten, jeltzaleek, hain zuzen ere. Haiena ez zen lanbide bat, militantzia kontu bat baizik, eta haien kroniketan agertzen diren izenak eta gertakizunak lotura estua dute elizarekin eta batzokiarekin. Kronistek ezizenez sinatzen zuten eta, tamalez, ez dugu aukera izan haien izen-abizenak jakiteko. Haien artean, ordea, elkar ezagutzen zuten eta kronika askotan kronista bat besteari zuzentzen zitzaion. Euskara euskal identitatearen osagaia zen, baina, oro har, garai hartan euskararen erabilera sinbolikoa zen, jainkoaren eta proiektu politikoaren mesedean. Kroniketan jarraitzen duten eskema eta estiloa beste herrietako kroniken antzekoak dira, protagonisten izenak aldatzen dira soilik. Bilduma honetan aipatzen diren pertsonak, lekuak eta gaiak asko dira. Aurkibideek lagunduko diote irakurleari bilaketan eta liburuari zukua ateratzen.