LEKUKOAK

Testigantzak

Emi García González

1942ko uztailaren 30ean jaio zen Iglesiarrubian (Burgos), nekazari-familia batean. Bere gurasoak, Alejandro eta Elisa, hamar seme-alaba izan zituzten, baina sei bakarrik iraun zuten bizirik. Emi bigarrena izan zen. Hamabost urterekin ikasketak eta herria utzi zituen Donostiara joateko, eta han lanean hasi zen. Hemeretzi urterekin Contadores fabrikan sartu zen, sindikatu-ordezkari izan zen lehen emakumea izanik. 1968an Julio Santosenarekin ezkondu zen eta Altzan kokatu ziren. Bere konpromiso soziala Acción Católican hasi zen eta ORTn jarraitu zuen. 1975ean kaleratu ondoren, auzoko borroketan murgildu zen: eskolak, emakumeen mugimendua… Gaur egun, borroka sozialean jarraitzen du, pentsionisten mugimenduan integratuta.

Fitxa teknikoa

Data: 2018/11/23
Lekua: Donostia
Iraupena: 2:32:19
Hizkuntza: Castellano
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Kike Muñoz
Soinua: Kike Muñoz
Edizioa: Antxon Alfaro

Bideoak