LEKUKOAK

Testigantzak

Javier Oleaga Madina

Oñatin jaio zen 1931ko abenduaren 5ean. 1948an Jesusen Lagundian sartu zen Loiolan, eta 1961ean ordenatu zen, Filosofia, Magisteritza eta Teologia ikasketak egin ondoren. 1967an Altzara bidali zuten lehen aldiz, eta San Paulo parrokiako (Arriberri) parroko gisa aritu zen 1974ra arte. Urte horretan, Bordelera (Frantzia) bidali zuten. 1977an, San Paulo parrokiara itzuli zen berriro, eta egon zen 1979ra arte. Urte horretan bertan, Gasteizera bidali zuten eta, hainbat lekutatik igaro ondoren, Loiolan bizi izan zen azken urteetan. 2017ko irailaren 8an hil zen.

Fitxa teknikoa

Data: 2006/10/13
Lekua: Loiolako Santutegia (Azpeitia)
Iraupena: 0:56:51
Hizkuntza: Euskara
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Urtzi Alfaro
Soinua: Urtzi Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado