LEKUKOAK

Testigantzak

Angela Rubio Rodríguez

1915eko urtarrilaren 15ean jaio zen Casares de las Hurdesen (Caceres), familia umil eta ugarian, bederatzi anai-arrebarekin. Zortzi urterekin hasi zen ahuntzak zaintzen, eta hamar urte bete arte ez zuen oinetakorik izan, aitak txanka batzuk egin zizkionean. Ez zen inoiz eskolara joan. 1938ko uztailaren 30ean, Gerra Zibilean, Samuel Hernández Mororekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituen. Emakume borrokalaria izan zen, bizitza osoan atsedenik gabe lan egin zuena, beti eskasia egoeran. Hirurogeiko hamarkadan Donostiara etorri zen eta gero Altzara. 2019ko apirilaren 5ean hil zen, 104 urterekin.

Fitxa teknikoa

Data: 2010/09/11
Lekua: Altza
Iraupena: 1:05:51
Hizkuntza: Castellano
Elkarrizketatzaileak: Isa Navarro (biloba) / Jon Serrano
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado