LEKUKOAK

Testigantzak

Itziar Artola Ezeiza

Casares baserrian (Altza) jaio zen 1936ko apirilaren 1ean. Aita, Joxe, Berra baserrikoa zen (Altza), eta ama, Dominika, Asteasukoa. 9 seme-alaba izan zituzten. Itziar zortzigarrena zen. 6 urte zituela, aita hil zitzaion, eta, ondorioz, oso bizimodu gogorra izan zuten. Miseria handia pasatu zuten. 8 urterekin Altzako kaskoko eskoletan hasi zen eta 12 urterekin jaunartzea egin zuen. 14 urterekin josten ikasten hasi zen, hau izan zen bere lana ezkondu arte. 23 urterekin Berra baserrian (Altza) bizi zen Antonio Goenagarekin ezkondu zen. Seme bat izan dute. Arriberri auzoan (Altza) finkatu zuten bizilekua, eta bertan bizi izan dira gaur egun arte.

Fitxa teknikoa

Data: 2009/11/18
Lekua: Altza
Iraupena: 1:10:09
Hizkuntza: Euskara
Elkarrizketatzailea: Iñigo Landa
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado