LEKUKOAK

Testigantzak

German Aranburu Zendoia

Azpeitian jaio zen 1925eko urriaren 30ean. 1942an Jesusen Lagundian sartu zen Loiolan, eta 1955ean ordenatu zuten, Filosofia, Magisteritza eta Teologia ikasketak egin ondoren. Altzara, San Pablo parrokiara (Arriberri), destinatu zuten 1968an, eta han egon zen 2007ra arte, hainbat funtzio betez, besteak beste, erretorearena 1980 eta 1997 urteen artean. Loiolan hil zen, 2016ko otsailaren 25ean.

Fitxa teknikoa

Data: 2006/12/07
Lekua: Altza
Iraupena: 0:17:15
Hizkuntza: Euskara
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado