LEKUKOAK

Testigantzak

Lucia Saiz Padrones

Poza de la Sal-en (Burgos) jaio zen 1927an, oso familia apal batean, eta haurtzaroa Rojas de Bureba-n (Burgos) igaro zuen. Anastasia eta Andrés gurasoek 15 seme-alaba izan zituzten. Lanean 8 urterekin hasi zen eta 13 urterekin Gasteizera joan zen zerbitzatzera. 16 urterekin Donostiara etorri zen eta 1948 urtera arte zerbitzatu zuen. Urte horretan Félix Padrones-ekin ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituen. Altzara etorri ziren bizitzera, Orive etxera, eta han bizi izan da 2019an hil zen arte.

Fitxa teknikoa

Data: 2007/05/19
Lekua: Altza
Iraupena: 1:25:46
Hizkuntza: Gaztelania
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Urtzi Alfaro
Soinua: Urtzi Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado