María Luisa García Erice
1950eko uztailaren 17an jaio zen Donostiako Loyola auzoan. 6 urterekin bere familia Intxaurrondora aldatu zen. 13 urterekin lanean hasi zen eta 20 urterekin Pasaiako SETE fabrikan sartu zen. 1964an Teo Soto ezagutu zuen, eta 1971n ezkondu ziren. Groseko auzoko Los Luis Obreros taldera joaten hasi ziren, eta han bere militantzia politikoa hasi zuen VOJn, eta urte batzuk geroago ORTn. 1975ean atxilotu egin zuten eta bi hilabete eman zituen kartzelan ORTkoa izateagatik. Sindicato Unitarioan ere militatu zuen.

