Ilustrazioak: Iñaki Martiarena “Mattin”
Testuak: Altzako Historia Mintegia
Musikariak: Beñat Ralla (marinba) eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldea
Musika: Iñauteriko polka (Jose Antonio Santesteban)
Errealizazioa eta edizioa: Altzako Historia Mintegia (2016)
ARGITALPENAK
Altza denboraren joan-etorrian
Altza denboraren joan-etorrian, Aurkezpena
Irudiz eta hitzez osatutako liburu hau gure historia ezagutzeko beste modu bat izatea nahi genuen. Hogeita hamar urtetan arakatzen eta ikertzen ibili ondoren beharrezkoa ikusten genuen laburpen bat egitea, denboraren joan-etorrian gertatutakoarekin fidela, baina aldi berean, bizitza bezain bizia.
Asmo hau hezurmamitzea ezinezkoa litzateke lagun talde bat ez bagina astero topatuko, Angel, Antxon, Inigo, Jon eta Maribel, eta Mattinen sormena eta irudimena ondoan edukiko. Juancar eta Koldo, gainera, kontakizun honentzako hitz egokienak bilatzen lagundu dute. Mila esker. Eta, jakina, liburu honen atzean urteetako lagun askoren lana eta babesa dago. AHMko kideei eta gainontzeko bidelagunei, mila eta bat esker, bihotz-bihotzez, pozgarria eta kuttuna izan baita bide hau elkarrekin egitea.
Atalez atal
- Ametzagainan Paleolitikoa
- Txoritokietan Neolitikoa
- 1141, Altza historian ageri
- 1390, altzatarrek batzarra osatu
- XVI. mendea, dabilen komunitatea
- Portua
- XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa
- Gaurko gizartearen erroak
- XIX. mendea, gizarte berria
- 1936-1939, Gerra Zibila
- 1960ko hamarraldia, immigrazioa
- Gaur egungo bizimodua