Estibaus, edo Estibaos, Altzako familia eta etxe baten izena da, azken mende honetan galdu dena. Altzagainan kokaturik, bere lurretan egiten zituzten batzarrak altzatarrek eta bertan eraiki zuten San Martzial eliza, mendeetan altzatarren biltoki erlijiosoa eta soziala izan dena. Estibaus buletinak, zelai hura bezala, topalekua izan nahi du, mintegiaren bazkideena eta gainontzeko altzatarrena ere bai. Bere baitan, altzatarrak plazaratzen dira Mintegiak egiten duenaren berri emanez, Historia eginez, kontu zaharrak berrituz, pasadizoak eta istorioak kontatuz edota iritziak mahai gaineratuz.
“aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar…” (Altza, 1390)