AltzaNatura
- Web gunearen aurkezpena (Casares, 2011 martxoa). Edukien datuak “Diversidad biológica en Altza” lanean oinarrituak daude, Marko SIERRA RON-ek AHMk 2009ean eskainitako diru-laguntzari esker egindako lanean. Aurkezpenean Enara Marcos (EIBE) biologak hitzaldia eskaini zuen: “Izurdeak eta baleak gure kostaldean”.
- Altzako interesgune naturalak: Molinao. Foileto bat argitaratu zen: “Molinao errekaren ibilaldi naturalistiko” (2012, abendua). Bisita gidatua egin zen, Marko Sierraren eskutik. Hogeita zazpi panel informatiboak egin dira eta erakusketa bat Herrerako HHI-EPA eskolan, hitzaldi batekin.
- Altzako Natur Asteak, Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera:
- I. Natur Astea (2013, apirila): Bi hitzaldi eta bi irteera. Lehen hitzaldia, Herrerako EPAko (Auzotegian) ikasleei zuzendua, eta Marko Sierraren eskutik “Altzako ingurune naturalak eta Molinaoko naturgune interesgarriari buruz”; erakusketa egin zen. Irteera Molinao errekara, eta Urgarden elkartearekin batera ibai bazterren garbiketa. Bigarren hitzaldia, Mikel Olano (Aranzadi), gure inguruneko faunari buruz. Molianaora irteera bat egin zen hegaztien behaketa egitera. Antonio Valenciaren argazki erakusketa egin zen Tomasenen, “Beste zenbait zomorro” izenburukoa.
- II. Natur Astea (2014, apirila): Mendiolatik ibilbidea Marko Sierraren eskutik eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera; 45 lagun bildu ziren. “Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistikoa” esku-orria argitaratu zen. “Uliako hegaztiak” argazki erakusketa, Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak lagunduta; bisita gidatua Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideen eskutik. “Destruyendo mitos sobre nuestras gaviotas” hitzaldia, Juan Arizagak (Aranzadi). Habia-kutxak egin eta jarri, sei urtetik gorako 33 haur apuntatu ziren, 55 lagun elkartu ziren habi-kutxak Arria parkean.
- III. Natur Astea (2015, apirila): Argazki erakusketa bat antolatu zen aurretik, martxoan “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” egindako argazkiekin. Inaugurazioan erakusketaren bisita gidatua egin zen. Hitzaldi bat eskaini zen landare inbaditzaileei buruz, “Plantas invasoras: especies transformadoras de nuestro paisaje” , Aranzadiko Leire Oreja biologoak eskainia. Gai horri lotuta, eta Plus 55 egitarauaren barnean, ibilaldi bat egin zen. Aranzadiren Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatzeko eta eraztunak jartzeko tailerra egin zen eta biharamunean txango bat egin zen Molinaora nola egiten den zuzenean ikusteko.
- Altzako IV. Naturaldia (2016, maiatza). Casares-Tomasene Kultur Etxea, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Plus 55 eta Altzako Historia Mintegia elkarrekin, jarduera hauek antolatu ziren: Antonio Valencia argazkilariaren Bichos.. argazki erakusketa; haurrentzako Yugo y Lala filmaren proiekzioa; Altzako natura, argazki rallyan ateratako argazkien erakusketa. Hitzaldia: Naturaleza y Arquitectura, Pablo García Astrain eta Fernando García Martinez eskainia; eta Hirien plangintza berdea ibilbidea, Marko Sierraren eskutik.
- Altzako V. Naturaldia (2017, maiatza). Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta AHMk egitarau hau burutu zuten gure inguruneko anfibio eta narrastiei eskainia: Argazki Rallya “Larratxoko Parkea ikusmiran” gaiarekin; Ion Garin-en hitzaldia, “Altzako anfibio eta narrastiak, ezjakintasunetik lilurara” gaiaren inguruan; Ibilaldia San Marko ingurura, Ion Garinen laguntzarekin Altza- Errenteria ingurunean dauden anfibio eta narrastiak identifikatzera; Aranzadiko Herpetologia Saileko kideen eskutik, “Suge eta sugegorriak: ospe txarraren biktima” tailerra gaztetxoentzat; Argazki Rallyaren sari banaketa eta erakusketa.
- Altzako VI. Naturaldia (2018, maiatza). Donostia Kultura, Aranzadi Zientzia Elkartea, Luberri Fundazioa, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta AHMk egitarau hau burutu zuten geologiari eskainia: Mendiko ibilaldia Altzabasora, Marko Sierra-k gidatuta; “Lurraren Bidean” bideoaren proiekzioa eta Arantza Aranburu-rekin hitzaldi – solasaldia; Argazki Rallya Ametzagaina parkean; Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikora bisita gidatua; Zientziarekin jolasean: Geologia tailerra, haurrentzat, Luberri Ikasgune Geologikoko kideen eskutik; Altzatik San Markoseko gotorlekura ibilaldi geologikoa, Luberri Ikasgune Geologikoko kideen eskutik; Argazki Rallyaren sari banaketa.