Skip to main content

AURKEZPENA

Elkartearen bizitza

AHMko Batzordea

  • Jon Serrano, presidentea da, harremanak eta finantziazioa arloen arduraduna, eta elkarteak egiten dituen jardueren prestaketan eta gauzatzean sartua.
  • Iñigo Landa, idazkaria, argitalpenen eta Dokumentazio Zentroaren arduraduna.
  • Antxon Alfaro, diruzaina, Altzanet eta Lekukoak proiektuen arduraduna.
  • Maribel Manzano, AltzaNatura atalaz eta komunikazioaz arduratzen da.
  • Rafa Altube, batzordekide, ibilaldien antolaketaz arduratzen da.
  • Saioa Paulis, batzordekide.

Hastapenak

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA 1986. urteko apirilean sortu zen, Casares Kultur Etxe sortu berriarekin batera. Hasieran, “Seminario de Estudios Altzatarras / Altzatar Ikasketen Mintegia” izena erabili zuen eta hurrengo urtean “Comisión de antecedentes históricos de Altza / Altzako Historia Mintegia” izena hartu zuen.

Zazpi urte beranduago, 1993. urteko abenduan, mintegikideek elkarte independente bezala eratzea erabaki zuten eta, horrela, 1994ko urtarrilaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Bazkunen Erroldan erregistratu zen A.H.M. – ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA izenarekin. Zuzendaritza Batzordea kide hauek osatzen zuten: Jon Serrano, presidentea; Iñigo Landa, idazkaria; Antxon Alfaro, diruzaina; Luis Mari Ralla, Antxoni Loro, Pili Lázaro, Mikel Ubillos, Joxerra Fernández, eta Joaquín Garrido, batzordekideak. Joaquín Garrido kideak logotipoa sortzen du eta, urte berean, Angel Calvo, Javier Cantera eta Juan Carlos Mora lan taldean sartuko dira; Maribel Manzano 2003. urtean.

Estatutuak

Elkartearen estatutuak hemendik jaitsi ditzakezue.

Estatutuak jaitsi