LEKUKOAK

Testigantzak

Antonio Dávila García

Zalamea de la Serena-n (Badajoz) jaio zen 1949an, nekazari familia batean. Magdalena García eta Timoteo Dávilaren semea, hiru anai-arreba dira. Antoniok 7 urte zituenean, bere gurasoak, herrian etorkizunik ez zutela ikusita eta bere egoera eta familiarena hobetu nahian, Donostiara joan ziren. Santa Barbara auzoa bizileku, joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan Altzan eman zen hirigintza eta gizarte eraldaketa handiaren lekuko izan da bere haurtzaro eta nerabezaroan. Gaur egun Zalamea de la Serena eta Altza artean bizi da.

Fitxa teknikoa

Data: 2007/10/06
Lekua: Altza
Iraupena: 1:28:00
Hizkuntza: Gaztelania
Elkarrizketatzailea: Antxon Alfaro
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado