Estefana Alkiza Arrillaga
1921ean jaio zen, Lardi-aundi baserrian. Julimasene baserriko Manuela eta Lardi-aundi baserriko Jose Antonioren alaba. 7 anai-arreba izan ziren. 10 hilabete zituenean, familia Kastillun baserrira joan zen. Oso gazte geratu zen gurasorik gabe. Kastillunen bizi izan zen 26 urterekin ezkondu eta Pasaian bizitzera pasa zen arte, nahiz eta bere bizitza baserriaren inguruan garatzen jarraitu zuen. 2015ean hil zen.