Joxe Erauskin Arrieta
1923an jaio zen, Gazteluene baserrian. Bere aita ere baserrian bertan jaioa zen eta bere ama Kataliñene baserrikoa. 7 anai-arreba izan ziren, 4 neska eta 3 mutil. Haurtzaroan Txirrita bertsolari ezagunarekin bizi izan zen, 1936an hura hil zen arte. 1957an Marixabel Arizmendi Errenteriako bizilagunarekin ezkondu zen. Bere bizitzaren zatirik handiena Gazteluene baserrian eman zuen. Azken urteetan Altza gaineko etxebizitza batera joan zen, eta 2007an hil zen.