Magdalena García Paredes
1922ko uztailaren 24an jaio zen Zalamea de la Serenan (Badajoz). Bere gurasoak Manuel García “Paquico” eta Francisca Paredes ziren. Bost ahizpen artean zaharrena zen. Bere izeba Milagros Paredesekin eta osaba Antonio Santos-Morarekin hazi zen. 10 urteko harremanaren ondoren, 1947ko irailaren 6an ezkondu zen Timoteo Dávilarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten: Antonio, Manolo eta Raquel. 1956ko urriaren 12an iritsi zen Donostiara. 1958ko apirilaren 2an Altzara etorri zen bizitzera, Santa Barbara auzora. Urte batzuk geroago Erroteta auzora aldatu zen, eta bertan bizi izan zen 2015eko apirilaren 5ean hil zen arte.

