LEKUKOAK

Testigantzak

Nieves Irisarri Garmendia

Intxaurrondoko (Altza) Basotxiki baserrian jaio zen 1934an. Bere ama Basotxiki baserriko Manuela Garmendia zen eta aita Luis Manuel Irisarri, Donostiako udal gas enpresako langilea, akordeoi jotzaile ona izateaz gain. 1936ko azaroaren 9an soldadu batzuek Zubiaurren atxilotu zuten aita, eta hurrengo egunean fusilatu egin zuten, eramaten ikusi zuen lekuko baten arabera, Hernanin. Nievesek ez zuen inoiz amarekin bere aitarekin gertatutakoaz zuzenean hitz egiteko aukerarik izan, eta gaur egun oraindik bere gorpuzkiak berreskuratzeko eskatzen jarraitzen du.

Fitxa teknikoa

Data: 2019/02/06
Lekua: Errenteria
Iraupena: 0:05:12
Hizkuntza: Gaztelania
Elkarrizketatzailea: Iñigo Landa
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro