Pepita Sarriegi Aranburu
Herreran (Altza) jaio zen, 1926. urtean. Bere ama Jose Manuel Sarriegirekin ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituzten, baina Pepitak bakarrik biziraun zuen. Jaio eta bi urtera aita hil zitzaion. Bere haurtzaroa eta gaztaroa Herreran pasa zuen amarekin, bere aitona-amonen etxean. Gerraren eta gerraostearen ondorioen lekuko izan zen Herrera auzoan. 19 urte zituela, Pasaiako SETE enpresan hasi zen administrazio lanetan. Ezkondu ondoren, garai hartan nagusi ziren arauen kontra, enpresa berean jarraitu zuen lanean, erretiroa hartu arte.