Paco Pintado Corrales
1931ko urriaren 20an jaio zen Miajadasen (Caceres), Matias eta Feliparen semea, hiru anai-arreben familia batean. Herrian etorkizunik ez zegoenez, Pacok eta hiru lagunek “iparraldera” joatea erabaki zuten. 1955eko abuztuaren 16an iritsi ziren Altzara eta Tio Poliren etxean hartu zuten ostatu, “Casa Corazones” delakoan (Gure Oroimena etxea), Miajadas-tik Altzara iritsi ziren lehen lau bizilagun bihurtuz. 1959ko abenduaren 21ean Herrerako San Luis parrokian ezkondu zen Norberta (Tina) Arias Bañosekin, eta bost seme-alaba izan zituzten. Hainbat lan egin ondoren, Pasaiako portuan hasi zen lanean, eta han erretiratu zen. Urte luzez bizi izan zen Arriberri auzoan, eta bertan hil zen 2007an.

