LEKUKOAK

Testigantzak

Pakita Anabitarte Guruzeaga

1920an jaio zen Intxaurrondoko (Altza) Pellizar baserrian. Bere aita J. Ignacio Anabitarte Altzako zinegotzia izan zen. 9 anai-arreba izan ziren. Haren osaba Juan Guruzeaga Illarregi Hernaniko hilerrian fusilatu zuten 1936an. Haurtzaroa eta gaztaroa Pellizar baserrian igaro zituen, inguruko sagardotegi eta bolatoki ezaguna. Manolo Illarregi Intxaurrondoko bizilagunarekin ezkondu zen, eta 7 seme-alaba izan zituzten. Intxaurrondo auzoan bizi izan zen hil zen arte.

Fitxa teknikoa

Data: 2007/10/23
Lekua: Altza
Iraupena: 0:32:52
Hizkuntza: Euskara
Elkarrizketatzailea: Aingeru
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro
Transkripzioa: Ion Urrestarazu
Kodifikazioa: Nahia Delgado