Hilari Pagazaurtundua Larrazabal
1944an jaio zen Arakaldon (Bizkaia). Hamar urterekin Bilbora joan zen ikasketak egitera. Hemeretzi urterekin Vedruna Familian sartu zen eta Gizarte Langintzan eta Magisteritzan formatu zen. Ameriketako Estatu Batuetan egonaldi bat egin ondoren, Euskadira itzuli zen 1979 amaieran eta Larratxon kokatu zen. Bertan, emakumeen laguntzean eta ahalduntzean zentratu zuen bere lana, inguruko emakume-elkarteak bultzatuz. Gizarte Langintzako Eskolan irakasle izan zen eta Caritasen lan egin zuen, Aterpe eta Laguntza zentroetan. 1992an Donostiako Udalaren Herritarren Merezimenduzko Domina jaso zuen. Gaur egun, gizarte-proiektuetan inplikatuta jarraitzen du.

