AHMk, Casares Kultur Etxearekin elkarlanean, 2008ko denboraldiko PLUS 55 jardueren barruan, Altzako zenbait txoko eta inguruko leku batzuk ezagutzea helburu duten ibilaldi batzuk prestatu ditugu.
Konplikaziorik gabeko bi ordu pasatxoko ibilaldi soilak dira.
Hilero irteera bat da, apiriletik azarora abuztuan izan ezik, normalean ostegunetan bat egiten dute eta goizeko 10:30etan hasten dira eguerdira arte.
Hurrengo txangoa irailaren 25ean izango da Altzako Parkeei buruz gehiago jakiteko. Hitzordua 10:30ean da Garberako autobus geltokian.
Urte honetan zehar honako txango hauek egin ditugu: apirilaren 24an Txoritokietara, maiatzaren 22an Urumea inguruko Altzako Herrietara, ekainaren 26an Uliara, eta uztailaren 24an Pasaiako badiara . Hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako txangoak hauek dira:
Urriak 23: Altzako herrixkak, Intxaurrondo aldean.
Azaroak 20: Txingudiko padurak (Irun – Hondarribia).
Ibilaldi hauetara gonbidatzea besterik ez zaituztegu, informazio gehiago nahi baduzu bai Kultur Etxean eta baita Altza Historia Mintegian ere eman dezakegu.