Skip to main content

AHM Casares Kultur Etxearekin batera eta 55+ egitarauaren barruan ondoko ibilaldi hauek antolatu ditu 2009 denboraldiari begira. Ibilaldi hauen helburua da Altzako hainbat txoko eta inguruko beste batzuk ezagutzea. Txango hauek errazak dira, zailtasunik gabeko bi orduko ibilaldiak, gutxi gorabehera.

Ibilaldiak apiril eta ekainaren artean egingo dira, ostegunetan, goizez, eguerdira arte.

Egutegia honako hau da:

Apirilak 23: Lau Haizeta parkea (Araztegiaren inguruan)

Maiatzak 7: LUBERRI (Oiartzungo Geologi Interpretazio Zentroa)

Maiatzak 21: Altzako baserriak (Martutene aldean)

Ekainak 4: Jaizubiako padurak (Irun – Hondarribia)

Ekainak 25: Pasaiako badia (ALBAOLA ontziola tradizionala)

Uztailak 9: Altzako baserriak (Intxaurrondo aldean)

Besterik gabe, ibilaldi hauetara gonbidatzen zaituztegu eta informazio gehiago behar izanez gero Kultur Etxera edo Altzako Historia Mintegira jo dezakezue.