Skip to main content

Udaberriak parkeetara eta mendialdetara irtetera gonbidatzen gaitu, eguneko argiaz, loreen koloreaz eta naturarekiko kontaktu zuzenaz gozatzera. Gogo eta asmo horrek bultzatuak, Altzako Naturaldiaren edizio berri bat antolatu dugu aurten Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera, hamargarren urtez jarraian, eta maiatzean zehar garatuko da.

Hauek izango dira jarduerak:

Maiatzak 2tik 31ra
Erakusketa: “Altza eta Natura, X. urteurrena”.
Altzako naturari begirada bat. Tomasene Kultur Etxean.

Maiatzak 11
Altzatik abiatutako ibilaldiak (+55): Jaizkibel: Gaintxurizketa-Hondarribia
Izen-ematea: maiatzak 2, 943 35 11 49 telefonoan.
Euskotren Herrera:· 8:20; Euskotren Gaintxurizketa: 8:45.

Maiatzak 11
Hitzaldia: “¿Por qué gustan las flores? Del arte a la ciencia”, Carlos Calvino.
Loreak, zientziak eta arteak uste duguna baino gehiago dute amankomunean.
Tomasene K.E., 19:00etan.

Maiatzak 12
Tailerra: “Arte eta Natura”.
Material Naturalekin eskulanak egingo dira.
Izen-ematea: apirilak 18, 943 35 11 49 telefonoan.
Casares K.E., 17:00etan.

Maiatzak 19
Ibilaldi botanikoa: Larratxoko parkea – Lau-Haizeta, Marko Sierra.
Casares K.E., 17:30ean.

Maiatzak 22
Bideo foruma (+55): “Alma salvaje” (Wild, 2014), Jean-Marc Vallée, AEB, 115′.
Tomasene K.E., 17:30ean.

Maiatzak 25
Altzatik abiatutako ibilaldiak (+55): Bizarain (San Marko) mendiaren itzulia.
Izen-ematea: maiatzak 2, 943 35 11 49 telefonoan.
San Marzial plaza, 9:00etan.

Maiatzak 25
Liburu aurkezpena: “Valles secretos de Gipuzkoa”, Joana García, Txemi De Los Dolores.
Liburu honetan, askorentzat ezezagunak diren altxorrak ezagutu daitezke.
Tomasene K. E., 19:00etan.