Skip to main content

Maiatzak 2 – Ekainak 28
Erakusketa Tomasenen: “Txoriak begibistan”. Josemari Gimón Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kideak gure inguruko hegaztiei ateratako argazki bilduma aberatsa izango da erakusgai.

Maiatzak 9
Altzatik abiatutako ibiladiak (+55): Altzako berdeguneak: Larres. Goizeko 9:30etan Casareseko kultur etxetik atera eta Tomaseneko kultur etxera hurbilduko gara Altzako berdeguneen inguruan zerbait gehiago ikasteko. Ondoren, Larreseko berdegunetik paseo bat emango dugu, ezaugarri nagusiak ezagutuz eta balio naturalak ikasiz, era amenoan ibilaldi familiar bat eginez. 11:30 aldera bukatuko dugu.

 

Maiatzak 10 eta 17
17:30 Arte eta Natura tailerrak (haurrak +6 urte). Material naturalekin egindako eskulanak. Haurrek, hostoak, harriak eta loreak bezalako material naturalak erabiliz, lepokoak, mandalak eta harri-margotuak egingo dituzte.
Casares Kultur Etxea, 17:30.

Maiatzak 16
Hitzaldia: ENARAK – Zatoz enarei buruz gehiago ezagutzera! ENARAK Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Saileko herritar-zientzia proiektua da (informazio gehiago www.aranzadi-enarak.eus). Hitzaldi honetan gure herrietan udaberrian aurkitzen ditugun enarei buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutuko ditugu, eta dituzten arazoak eta horiek babesteko arrazoiak ikusiko ditugu. Gure herrietan dauden habien jarraipena nola egin azalduko dugu, populazio horiek denboran zehar izan duten bilakaera ikusi ahal izateko. Proiektu honen helburua sentsibilizatzea eta gure hiriguneetako sorbeltz, enara azpizuri eta enara arrunta kontserbatzeko beharraz ikastea da. Maite Laso (Ornitologia Saila) ARANZADI.
Tomasene Kultur Etxea, 19:00.

Maiatzak 20
Pelikula (Plus 55):  ”EL OLIVO” (2016).
Tomasene Kultur Etxea, 18:00.

Maiatzak 23
Altzatik abiatutako ibiladiak (Plus 55): Gaintxurizketa – Beloagako gaztelua – Arragua. Gipuzkoako Barnealdeko Donejakue Bidearen etapa.
Abiapuntua: 08:25 Bus E-20 Donostia; 08:30 Herrera; 08:55 Gaintxurizketa gaina.

Ekainak 11
“Txoriak begibistan” erakusketaren bisita gidatua eta proiekzioa. Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kide den Josemari Gimónen hegaztien argazki bildumaren proiekzioa egingo da, argazki bakoitzaz gozatzeko, egilearen azalpenarekin.
Tomasene Kultur Etxea, 18:30.

Antolatzaileak: Casares-Tomasene Kultur Etxea eta Altzako Historia Mintegia.


Argazkiak: Josemari Gimón