Skip to main content

Zailtasunak zailtasun, aurten osatu ahal izan dugu +55 programaren barruan prestatutako ibilbideen egitasmoa. Aurrekoetan bezalaxe, Altzako hainbat txokoetan eta inguruko beste leku batzuetan zehar ibili gara. Guztira zazpi ibilaldi izan dira eta segidan dauden argazkien laguntzarekin gogoratuko ditugu.

Apirilak 29, Bizarain (San Marko) mendira itzulia. Argazki gehiago hemen.

Maiatzak 20, Chillida Leku, ondoren Altzara oinez itzuliz. Argazki gehiago hemen.

Ekainak 10, Antondegi. Argazki gehiago hemen.

Ekainak 17, Santiagomendi. Argazki gehiago hemen.

Ekainak 3, barnealdeko Donejakue Bidearen Hernani-Andoain zatia. Argazki gehiago hemen.

Irailak 9, Irugurtzetako labeak eta Aitzondoko ur-jauzia (Irun). Argazki gehiago hemen.

Urriak 7, Mitxintxola (Jaizkibel).