Skip to main content

Aurtengo denboraldian gure herriko txoko batzuk ezagutu ditugu eta Gipuzkoako beste zenbait museo eta ingurune naturalak ere bisitatuko ditugu.

2017ko DENBORALDIA (MAIATZA-URRIA)

Maiatzak 18: ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK ALTZAN ETA ERRENTERIAN
Ibilaldi bat gure inguruetan bertako fauna ezagutuz Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Garin herpetologoaren eskutik.
10:00ean, Casares Kultur Etxean.

Maiatzak 25: HENDAIA – BEHOBIA – IRUN
Ibilaldia Bidasoa ibaiaren ibaiertzetik.
9:15ean: Herrera (Topo); 10:00etan: Hendaia (Topo).

Ekainak 8: ZUMAIA
Ibilaldia herrian eta itsasbazterrean zehar.
8:15ean: Herrerako Topo geltokian; 8:40an: Amarako Topo geltokian.

Ekainak 22: MAMUT (OIARTZUN) – ALTZA
Bidegorritik barrena, Oiartzun, Errenteria, eta Pasaia, Altzaraino.
9:00etan: Herrera (E-02 autobusa); 9:30ean: Mamut (Oiartzun).

Uztailak 6: ZUMALAKARREGI MUSEOA (ORMAIZTEGI)
Batez ere XIX. mendeari eskainitako museo interesgarri hau bisitatuko dugu.
8:35etan: Renfe geltokia Herreran; 8:50ean: Renfe Donostian.

Irailak 14: TXORITOKIETARI BIRA
Ametzagaina parketik abiatuz, gailurrera igo, gotorlekua bisitatu, eta inguruan dauden trikuharriak eta zutarria ikusiko ditugu.
9:30ean: Garberako geltokia.

Urriak 5: ULIA
Talaia bidean zehar dauden txokoak bisitatu, Sagueseraino.
9:00etan: Herrera (San Luis plaza).

Ibilaldien egitarauan -lekuan, datan, edo ordutegian- aldaketarik balego garaiz jakinaraziko zaizue.