Skip to main content

Aurtengo denboraldian Gipuzkoako hainbat txoko ezagutuko dugu eta gure inguruko herrien natur inguruneak bisitatuko ditugu.

2019ko denboraldia, apirilatik urrira

Apirilak 11: IRUN – OIARTZUN
Gipuzkoako Barnealdeko Donejakue Bideari jarraituz
08:10ean, Herrerako Topo geltokian
(Ikusi hemen argazkiak)

Maiatzak 9: ALTZAKO NATURALDIA
Orientazio astronomikoa taillera, Aranzadiren Astronomia Sailaren eskutik (gaztelaniaz)
17:30ean, Tomasenen

Maiatzak 23: HERNANI – SANTA BARBARA – LASARTE
Bi herri horien arteko ibilbidea
08,35ean: Herrerako RENFE geltokian – 08:45ean, Donostian

Ekainak 6: IBAETA – IBAETA
Paseo bat Donostiako mendebaldean
08:10ean, Larratxon bus geltokian  (Dbus  24:  Altza – Gros – Antiguo)
09:30ean: Igaran, Diario Vasco eraikinean

Ekainak 20: HENDAIA – ABBADIA GAZTELUA- HENDAIA
Ibilaldi bat mugaldeko herri horretan barrena
08:15ean, Herrerako Topo geltokian –  08:05ean, Amarako  Topo geltokian

Uztailak 4: GAINTXURIZKETA – URKABE – ERRENTERIA
Ibilaldi bat Lezo – Oiartzun -Errenteria udalerrietan zehar
08:45ean: Herreran, E-20 autobusaren geltokian  (Donostia – Irun)

Irailak 12: LEITZARAN
Ibilaldi bat Bidee Berdean zehar, Andoaindik abiatuz ibaiaren alboan joan-etorria eginez
08:35ean, Herrerako RENFE geltokian

Urriak 10: SANTIAGOMENDI
Altzatik abiatuz Astigarragaraino joango gara eta handik Santiagomendira igoko gara
08:30ean, Garberako geltokian – 09:30ean Astigarragako udaletxean

Ibilaldien egitarauan, datan, ordutegian, zein jardueran, aldaketaren bat balego garaiz jakinaraziko da.