LEKUKOAK

Testimonios

Santiago Leoz Idigoras

1924ko uztailaren 24an jaio zen Donostiako Gros auzoan. Bost urte besterik ez zituela, familiarekin batera Intxaurrondora (Altza) joan zen bizitzera; han igaro zuen haurtzaroa eta han hasi zen eskolan. Bost anai-arrebatatik bigarrena izan zen, Gerra Zibilak gogor markatutako familia batean. Aita, Jose, mekanikaria eta errepublikanoa, frontera joan zen. Falangistak Altzan sartu zirenean, amak Alejandrak, seme-alabekin ihes egin zuen Arrasateko familiaren baserrira. Hilabete batzuk geroago Intxaurrondora itzuli ziren, eta errepresio frankista jasan zuten. Ordizian ikasi zuen harakinaren ofizioa. 1961ean Santa Barbaran harategi bat ireki zuen, eta Altzan finkatu zen gaur egun arte.

Fitxa teknikoa

Data: 2022/06/24
Lekua: Altza
Iraupena: 0:39:18
Hizkuntza: Castellano
Elkarrizketatzailea: Iñigo Landa
Kamara: Antxon Alfaro
Soinua: Antxon Alfaro
Edizioa: Antxon Alfaro