Skip to main content

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Apirilak 05-15

Argazki erakusketa: Bichos. Antonio Valencia argazkilariak landa koadernoa eran Natura txikiaren irudi miresgarriak azaltzen dizkigu.

Apirilak 5, asteartean argazki erakusketa inauguratuko da Tomasene kultur etxean. Egun horretan 19:30tatik aurrera, argazki bakoitzari buruzko azalpenak jasoko ditugu Antonioren eskutik.

Tomasene K.E. 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Larunbata, apirilak 16

Haur zinea: Yugo y Lala. Wang Yunfeik zuzenduriko animaziozko filmak ingurumenaren kontserbazioa hartzen du gaitzat. Yugo eta Lala Trailerra.

Tomasene K.E. 17:30. Euskaraz.

Ostirala, apirilak 22

Altzako natura: argazki erakusketaren aurkezpena. “Altzako Natura” argazki rallyaren epaimahaiko kideek erakusketarako aukeratuak izan diren argazkiak azalduko dituzte.

Tomasene K. E. 19:00

Apirilak 22-29

Argazki erakusketa: Altzako natura. Argazki rallyan ateratako argazkien erakusketa.

Tomasene K.E. 17:30-20:00

Asteazkena, apirilak 27

Hitzaldia: Naturaleza y Arquitectura. Hizlariak: Pablo García Astrain eta Fernando García Martinez, kultura arkitektonikoa sustatzea asmoa duen Atari elkarteko kideak.

Tomasene K.E. 19:30

Osteguna, apirilak 23

Ibilaldia: Hirien plangintza berdea. Altzatik abiatutako ibilbidea Marko Sierra,  nekazaritza-ingeniariaren eskutik.

Elkartzeko tokia: Casares K.E. 10:00