Skip to main content

Francisco Armendarizek 60ko hamarkadaren erdialdean Lau Haizetatik goizeko paseoan hartutako argazki bat da 2026an zehar gure ondoan izango dugun egutegiaren goiburuko irudia. 2026 urte biribila izango da Altzako Historia Mintegiarentzat, altzatarren historiako bideetan egindako ibilbidearen 40. urteurrena izango delako.

Abenduaren 12an Altza2026 egutegia aurkeztu genuen eta datorren urtean landuko ditugun jardueren berri eman genuen. Horien artean nabarmentzekoa da Altzako historiari eskainitako liburu baten argitalpena, non lau hamarkada hauetan argitaratutako lan guztia kondentsatuko den, eta dagoeneko lantzen ari garena. Aurrerapen gisa, aurkezpenean orri-markatzaile bat banatu genuen, XIX. mende hasierako erdi-txori ikuspegian marraztutako mapa bitxi batetik abiatuta.