Altzako udaletxea, altzatarren udal nortasunaren ikur nagusietako bat, jendearentzat itxi dute eta herritarrei zerbitzua emateko eginkizun guztiak kendu dizkiote.
Eraikin historiko honen erabileraren inguruan Udalak duen isiltasunak eta utzikeriak beldurra ematen digute gure kontzeju-etxeak bere ondoan dagoen Barbotegi, medikuaren etxe zaharraren patua partekatuko ote duen, hori ere udal-jabetzakoa eta duela urte askotatik iltzez eta giltzez itxita dagoena.
Altzatarren ondare historikoaren narriaduran urrats bat gehiago udal gobernuaren eskutik; berriro ere.